Mostrando entradas con la etiqueta zentruko esperientzia globala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zentruko esperientzia globala. Mostrar todas las entradas

2010-10-27

Andra Mari eskolaren esperientzia

Patxi Lasa, Ikastetxearen zuzendaria eta Mikel Landa, IKT arduraduna, egon dira esperientzia partekatzeko gurekin.
  • Komunikazioa hobetzea zuten lehen helburu. Barruko koordinazioa hobetzeko eta gurasoekiko harremanak hobetu nahi zituzten.
  • Ekintzak aditzera eman nahi zituzten.
  • Egutegia behar zuten lekuen erreserbak egiteko.
Erantzuna aurkitu dute googleapps tresnaren erabilpenean.


Posta helbidea: 4.maila arte berdina da ikasle eta familiarentzat. Hirugarren zikloan norberak du berea. Kontuak ez dira pertsonena, eskolakoak baino. Erabilera:
-Eskolak informazioa emateko. Ezin zaio erantzun tutoreari, zuzendaritza taldeari baino.
-Zikloetako materialak postaz ere bidaltzen da. Paperaren erabilera desargertuko da denborarekin.

Egutegia

Docs: erabiltzen dute irakasleek aurkitzen dituzten leku interesgarriak apuntatzeko eta partekatzeko besteekin. Taldeko lanak egiteko ere dute ikasleek.

Formularioak: erabiltzen dute

Sites: jartzen dute eginiko lanak, argazkiak, bideoak... sarrera mugatuarekin.
Erabileran akordioetara heldu dira ikastetxean, zikloek gai honetan zertan egingo duten lan.

Mikel Landak eginiko artikuluan duzue azalpen gehiago.

IES Uribe-Kosta BHIko esperientzia globala

Lolik, Barakaldoko berritzegunearen zuzendariak, hasiera eman dio gaurko saioari. Mitoak apurtzera etorri zaigu hizlaria, Loliren hitzetan. IES Uribe-Kostako zuzendariak, Enrique Umaranek, ikastetxeko esperientzia globalaz aritzen da: "On the cloud, baina oinak lurrean; 2.0 tresnen erabilera eraginkorra  IES URIBE-KOSTA BHIn". (800erabiltzaile dute googleapps-en)

Azpimarratzen du erabilpena dela garrantzizkoena dela. Orain hiru urte hasi ziren bide honetan. Proeiktuaren ardatzak ziren:
  • IKTak adituen eskuetatik kendu, zentralizatu gabe haiengan.
  • Hezkuntza komunitate hurbildu, erikuntza desberdinetan daudenean:Hezkuntza koumnitate birtuala sortu.
  • Erakundeak tresnak erabiltzen direnean, erabilera didaktikoa sustatzen da. Lagun asko osotzen du institutuko komunitateak.
  • Erabilera normalizatzea, eguneroko lana egiteko erabilera bultzea, gero gelan ikasleekin erabiltzeko.

"Seguru gaudenean testuinguru batean, adibidez, gure klaseak prestatzeko,  gai izango gara erabilera didaktikoa ematen tresnari", Umaranen ustez. Haren ustetan, hau da esperientziaren arrakasta.

Webgunea, google sites tresnarekin egina. Erabiltzailearen profilaren arabera, sarbide desberdinak daude, adminsitrazioko langileak, irakasleak, familiak edo ikasleentzako.


Egutegia erabiltzen dute azterketak eta frogak jartzeko (publikoa da).Irakasleak erreserbatu behar du eguna frogak egiteko, horrela "motibaturik" daude erabiltzeko.
Eposta: posta zerrendak dituzte lan talde bakoitzeko.
Sites desberdinak dituzte funtzio desberdinetarako. Adibidez, klaustroetarako dute bat, informazio guztiarekin. Baimenak kudeatzen dituenez, ikusi edo kudeatzeko baimenak eman daitezke.

Gehien bat, administrazio osoa egiten da era honetara: bilerak, dokumentuak, lekuen erreserbak, abisuak...
Erabilera didaktikori dagokionez dokumentu guztiak dituzte google docs-en. Irakasleek ere badute bere gunea. Erakutsi digu aurten heldu den irakasle batena. 4 edo 5 formazio ordu jaso ondoren gai da martxan jartzen bere arloko gunea. Erreza izan behar du. Bestalde, gunea pribatua bada, lasaiago sentitzen da irakaslea askatasunez erabiltzeko.