2010-10-24

ANDRA MARI ESKOLAREN ESPERIENTZIA


Gure eskola, Getxoko Andra Mari auzoan kokatua dago. Eskola, bi zatitan banatuta dago: alde batetik 2 eta 3 urtekoak, Saratxaga izeneko ikastetxean eta bestetik, handik kilometro batera, gainontzekoak, Andra Mari izeneko ikastetxean.
Guztira, 600 ikasle inguru ditugu eta gure klaustroa 54 irakaslek osatzen dugu.
Ikasle gehienak autobusez etortzen dira eta ia guztiek eskolan bazkaltzen dute. Hori dela eta, gurasoekin kontaktu txikia izaten dugu urtean zehar.
Orain dela bi ikasturte “IKT eredua” proiektuan sartu ginen eta horren ondorioz, eskolan IKT-en erabilera bultzatzeko hobekuntza plan bat garatu genuen. Hobekuntza plan honek zenbait ekintza burutzea eskatzen zigun, hala nola, guraso eta irakasle guztientzat posta kontuak sortzea, eskolako baliabideak elkarbanatzea e.a..
Ekintza guzti hauek modu egoki batean nola garatu genitzakeen pentsatzen ari ginela, Berritzegunean, Uribe Kosta institutukoek Google Apps-ekin izandako esperientzia azaldu ziguten.
Esperientzia hori abiapuntutzat hartuta, gure hobekuntza plana bide horretatik eramatea erabaki genuen.
Google Appsekin lortu nahi genituen helburuak, honako hauek izan ziren:
· Lehenengo helburua, gure arteko komunikazioa hobetzea izan zen. Gure eskola hain handia izanda, zaila egiten baitzitzaigun informazioa zabaltzea, bai gure artean, baita gurasoen artean ere.
· Bigarrena, eskolan egiten genituen ekintzen berri ematea zen. Ordutarte, zeregin horretarako eskolako webgunea erabiltzen genuen baina ikasleen irudiak babestu gabe ipintzea ez zitzaigun egokia iruditzen.
· Hirugarrena, geletan burutzen genituen ekintzak kanpoaldera zabaltzea zen. Ordura arte gure web orria erabiltzen genuen ekintza gutxi batzuk zabaltzeko baina erabilera oso mugatua zen eta webguneko administratzaileak baino ezin zuen egin.
· Laugarrena, eskoletan egiten genituen ekintzetan ateratzen genituen argazki eta bideoak modu seguru batean konpartitzea zen. Lehenago, gure webgunea erabiliz zabaltzen genituen baina ez zen sistema egokia umeen irudia babesteko.
· Bosgarrena, eskolako ekintzak iragartzen zituen egutegi moldagarri baten beharra zen. Erabiltzen genuen egutegia, oso itxia zen eta jai egunak eta jardunaldi murriztutako egunak baino ez zituen iragartzen.
· Seigarrena, amankomuneko gelen (antzerki gela, liburutegia..) erabilera modu egoki batean kudeatzea zen. Gela hauek eskatzeko erabiltzen genuen sistema, paper baten idaztea zen baina gelatik urrun geundenean ezin genuen jakin libre zegoen edo ez.
· Azkena, eskolako zenbait baliabide irakasle guztiekin eta gurasoekin konpartitzea zen. Eskolan guraso eta irakasleentzako interesgarriak izan zitezkeen baliabide ugari genituen eta askotan ez zen erraza hauekin konpartitzea.
Helburu guzti hauek honako tresnak erabiliz betetzen joan gara:
· Gmail. Posta elektronikoa kudeatzeko tresna:
· Calendar. Egutegiak kudeatzeko tresna:
· Docs. Dokumentuak konpartitzeko tresna:
· Sites. Webguneak kudeatzeko tresna:
* Picasa. Argazkiak konpartitzeko tresna:
Testua osorik irakurri nahi baduzu, helbide honetan aurkituko duzu:
Gai bati buruzko lan bat egiteko erabiltzen dugun gida ikusi nahi baduzu, ondoko esteka klika ezazu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkina uztearren.
Gracias por dejar un comentario