Blogge@ndo blogetik hartuta |
Loli Talabanek, Barakaldoko Berritzeguneko zuzendariak, ongi etorria eman die hurbildu diren irakasleei. Hezkuntzan gaitasun digitalaren garrantziaz aritu da.
Tontxu Rodriguez, Barakaldoko alkateak harrera egin digu Clara Campoamor egoitzera. Sarean lan egitea errealitea bihurtu delakoan dago. Udalak ere administrazio digitalaren erronka duela esan du. Beraz ez da bakarrik hezkuntzarako erronka.
Candi Hernandez-ek, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariak 24.Jardunaldi Pedagogikoei hasiera eman die. Departamentuko eremu nagusia Eskola 2.0 dela adierazi du. Sortu diren eragozpen teknikoak ere aipatu ditu. Hauek konpontzeko argibideak helduko dira ikastetxeetara aurki. Formazioaz aritu da, ikastetxeetako irakasle erreferentea egon behar duela esan du. Berdinen arteko irakaskuntzaren eredua da, alegia.
Material digitalaren ekoizpena bada zutabea nagusia ere. Aipatu du zaila izan dela material guztia eskuragarri izatea, baina hiruhilabete honen amaieran sarean egongo da. Honetaz gain, ikasketa lizentziak atera dituzte material digitalak sortzeko. EIMA deialdian ere materialak sortuko dira.
Gelari dagokionez, oso inportatea da konpetenteak egitea ikasleak, taldeetan lan egiteko trebakuntza ere eskaini behar diogu.Bestalde, 5. eta 6.mailan dauden irakasleak zaindu eta lagundu behar ditu ikastetxeak eta, antolamenduari dagokionaz, tutoretza egokitzeko momentuan, kontuan hartzeko nor jartzen den, hau da, ez uzteko beldurrez hartzen duena hirugarren zikloko tutoretzetan. Ikasleek lagundu dezaketela prozesuan argitu du.
Azpimarratu du ordeandoreekin liburuekin egiten dugun ekintza berdinak egiten baditugu ez dugula ezer lortuko. Metodologiaz aritu da, han baitago ardatza.
Nahiz eta krisialdi ekonomikoan egon, Departamentuak argi dauka teknologiaren "trena" ezin dela galdu.
Azkenik, irakasleei eskatu die kezkak, eragozpenak, eta ideiak emateko askatasunez bideratzea, berritzeguneen bidez, departamentuari, kontuan hartzeko.
Amaitzeko, irakasleak baikorragoak izateko eskatu digu. Praktika onak ari dira egiten, eta askotan, ez diegu balio nahikorik ematen.
Eduardo Garciak, Jardunaldiaren koordinatzaileak, Jordi Adell, gaurko hizlariaren aurkezpena egin du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker zure iruzkina uztearren.
Gracias por dejar un comentario