2010-10-28

XXIV. JARDUNALDI PEDAGOGIKOEI AGURRA

Barakaldoko XXIV. Jardunaldi Pedagogikoak joan zaizkigu!
Baina ez gara triste jarriko, zeren eta bi egunetan ikus eta entzun dugunaren seinalea blog honetan geratuko baita. Benetan pozgarria izan da guztion partehartzea, Jardunaldien bi esparruetan: egoitzan eta blogean.
Gure aldetik, Berritzegunearen aldetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Izen guztiak aipatzea gustatuko litzaiguke, baina sarrera ez luzatzearren partehartzaile mota desberdinak jarriko ditugu, guztiok multzoren batean egongo garelakoan.
Eskerrik asko, hizlariei (Jordi Adell, Jorge Flores, Enrique Umaran, Patxi Lasa, Mikel Landa) argi pixka bat emategatik zuen ezaguera eta experientzarekin.
Eskerrik asko, hasierako eta amaierako mahaiak osatu dituzten autoritateei (Tontxu Rodríguez, Candi Hernández, Mikel Agirregabiria) zuen Jardunaldiekiko konfidantza eta zuen laguntzagatik.
Eskerrik asko, Clara Campoamor Kultur Etxera hurbildu zaretenoi etortzeko ahalegin egiteagatik, eta zuen txaloekin edo iradokizunekin hobetzera bultzatzen gaituztelako.
Eskerrik asko, blogean idazten duzuen kideei; zuei esker Jardunaldien ekarpenak urrunago hedatuko da eta pertsona gehiagorengana helduko da.
Eskerrik asko, Jardunaldien antolakuntza lan egin duen taldeari (Udal eta Berritzeguneko kideei). Batzuen arpegia ikusi duzue ekitaldietan, eta beste batzuek itzalean egin dute lana, baina guztion lanari esker XXIV. Jardunaldietara heldu gara.
Agur esango diegu aurtengo Jardunaldi Pedagogikoei, baina laster izango dugu hurrengo hitzordua. Beraz, 2011ko urrian elkar ikustea espero dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkina uztearren.
Gracias por dejar un comentario