2010-10-16

Gaitasun digitalari buruzko kooperaziorako gunea / Espacio para la cooperación sobre la competencia digital

Sarean aritzea, edozein erakundetan (Hezkuntzan, Enpresan, Kulturan, Politikan...), Web 2.0-k dakarren erronka nagusiena dela uste dut. Inplikazioak sakonak dira. Ez gara gutxi, hezkuntza sareetan, kolaboratzea bide bakarra dela pentsatzen dugunok: irakasleen arteko koordinazioa errazteko,  ezagutza partekatzeko, besteekin batera eraikitako ikaskuntza lortzeko... guzti honetarako ez da behar izan Internet, baina esan dezakegu asko errazten duela bidea. Aitzakirik ez, ba.


Wiki honetatik hartuta
Aldaketak azkar baina azkarrago agertzen dira gure aurrean. Hau da gizarte honen nabardura: nobedadeak, lan berriak (hobekuntza planak, konpetentziak, eleaniztasuna, kooperaziorako metodologiak, elkarbizitza planak...) pilatzen dira gure atarian. Betebehar guzti horiei heltzeko astirik ez, askotan. Inoiz, ba, geure buruari galdetu diogu lan egiteko moduak aldatu behar ditugula?


Kolaboraziorako gune hau bisitatzea proposatzen dizuet. Bertan, wikian, lagun asko ari dira gaitasun digitala definitzen, honen dimentsioak arakatzen, adosten... Lagun batek egin ditzakeen ahaleginek ez dute inoiz lortuko talde bateko kideen ahalegin apurren baturak sor dezakeen  ezagutza.


Barakaldoko Berritzeguneak eskura jartzen du, bide honetan hasteko eta hazteko, gela birtuala (moodle). Zuentzako den gune honetan materialak  aurki ditzakezue. Baita kooperazioa ere. Guztion jakinduriaz lapikoa betetzea espero dugu. Bestalde, elkar-lan egiteko eta arrakastatsuak diren esperientziak partekatzeko bloga ere badugu. Zuentzako ere bada eta zuekin batera eraki nahi dugu. Beraz, nahi duzuenean parte har dezakezue.


Bide berria gure begi bistan da: esparru honetan, konpartitu ahala, gehiago jasotzen da, dudarik ez.

Artikuluaren izenburuan ( Gaitasun digitalari buruzko kooperaziorako gunea) azpimarraturik dagoena ordezkatu dezakezue nahi duzuen gai, asmo edo ametsekin.

Imagen de este blog
Imagen de este blog


Trabajar en red resume, para mí, el mayor cambio que supone la Web 2.0 en las organizaciones, ya sean educativas, empresariales, culturales, políticas... Parece una obviedad pero las implicaciones son profundas. Y lo traigo a este blog porque somos muchos los que creemos que no hay otro camino que el de la colaboración en red:  la cooperación entre los enseñantes, el conocimiento compartido, el aprendizaje construido-con-otros. Para esto no es necesario Internet, pero facilita mucho las cosas.
Hablamos de lo rápido que se suceden los cambios, las novedades, las nuevas tareas en los centros (planes de mejora, competencias, trilingüismo, metodologías cooperativas, planes de convivencia...). Sabemos que  no llegamos a completar como desearíamos todas nuestras tareas... ¿nos hemos planteado que tal vez necesitamos cambiar nuestra forma de trabajar?

Propongo que echéis un vistazo a este espacio colaborativo. Es una wiki y en ella muchas personas colaboran para tratar de definir, consensuar y ajustar las dimensiones de la competencia digital. El esfuerzo de uno, por muy intenso que sea, no genera el mismo conocimiento que la aportación , por pequeña que sea, de muchos.
Una compañera me ha contado hoy que Jordi Adell dijo en una ocasión que si cada profesor del Estado compartiera en la red una única buena tarea que realiza con su alumnado, no habría libro de texto capaz de contener tal calidad de materiales y en tanta cantidad. ¿A qué esperamos, pues,  para aceptar el reto?

Podemos comenzar por compartir en el moodle que pone a disposición el Berritzegune de Barakaldo nuestras dudas, conocimientos y materiales. Podemos también co-laborar en espacios ya abiertos como el que presento arriba o escribir sobre experiencias exitosas en este blog.

Se abre un nuevo camino, un nuevo espacio donde se cumple (está comprobado), que cuanto más se comparte, más se recibe.

Algunos lugares para saber más sobre qué es la competencia digital y cómo trabajar en el aula:
Podemos cambiar lo subrayado en el título de la entrada: "Espacio de cooperación sobre la competencia digital"  por cualquier tema que nos motive, ocupe o preocupe.

Berta Martínez
Barakaldoko Berritzegunearen Lehen Hezkuntzako aholkularia


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Mila esker zure iruzkina uztearren.
Gracias por dejar un comentario