Egokitu zaigun garaian, eskolan daukagun erronken artean dugu hiritar digitalak hezitzea. IKT-ak betiko sartu dira gure geletan eta horrek gure barrukoa aztoratu du. Orain gutxi arte, irakasleak aukeratu eta transmititutako informazio zehatza errepikatu behar zuen ikasleak, ahalmen kritikoa garatzeko aukera eskasa izanik eta ikasitakoaren ehuneko handi bat berehala ahaztuz, aplikazio maila hutsa zelako.
Umeak konpetentzietan trebatu behar baditugu metodologia aldatu behar dugu nahitaez. Beraiek ikasi behar dute informazioa bilatzen, prozesatzen, aukeratzen, eraldatzen, komunikatzen... eta hemen buruz ikasitakoak ez du lekurik. Ikasleak haien irakaskuntza-prozesuaren protagonistak bihurtu behar ditugu; proposamenak egin, eztabaidak sortu, erabakiak hartu... izan behar dira oraingo atazak, ikaskuntza dinamikoago eta disziplinartekoagoa sortuz. Ez ditugu edukiak ikasi behar baizik eta edukiekin "jolastu".
Kontuan hartu beharreko beste atal bat gizartearen aniztasuna da. Lagun bakoitzak bere ezagutza ekartzen du eskolara eta, beste arlotan bezala, teknologien trebetasun maila ez da parekoa izaten baina, hemen inon baino hobeto ikusten da berdinen arteko ikaskuntzaren indarra; askotan elkarri irakasten diote messenger edo txata erabiltzen, bideo-jokoen kontsolan aritzen, argazkiak eta musika konpartitzen... Eta guztiok daukate zer irakatsi eta zer ikasi.
Baina, teknologiak beste aukera batzuk ematen dizkigu eta horiek arakatzen bultzatu behar dugu gure ikaslegoa; informazioa bilatzeko eta sortzeko, komunikatzeko eta adierazteko duen potentziala erabili behar dugu etorkizunerako hiritar digitalak hezitzeko.
Bukatzeko, nire ikuspuntutik konpetentzia digitala edota analogikoetan lan egitearen esanahia:
Imágenes obtenidas bajo licencia de creative commons, utilizando las herramientas compfight y flickrcc
Agueda Sastre, Alkartu ikastolako aholkularia
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker zure iruzkina uztearren.
Gracias por dejar un comentario